Orentzaro
Vilinch
Zay egoten naiz luzaro
Eldu bediņ Orentzaro
Zargatikan dan eguna
Zelebratzen deguna
Bazkariz eta afariz
Eldutzen dan aiņ bat aldiz
Orentzaro izan ezkero
Gure echian urtero
Nola oroitzen zaitan
Egun artan bazkaitan
Ez da ez izango falta
Eltzian odolki galanta.
Afari oberik berdiņ
Ez du beste iņork egiņ,
Ez peseta frankore
Kostatu bazayo ere
Ostaturik onenian,
Martin Ezcurra-renian.
Orduko nere gloriyan
Dantzan asteko zoriyan
Jartzen naiz geyenian
Egiten dutenian
Arduak botillan klun-klun-klun
Gaztaņak surtan pun-pun-pun.
|