Eskual-Herria
Ochkach
1
Frantzian bada tokia
Deithua Eskual-herria
Itsas bazter, mendi aldeaun chokho batean jarria
Han sortua, han nahi nuke higatu nere bizia.
2
Laphurtarra pilotari
Zuberotarra dantzari
Bachenabarreko artzaina bortuetan pertsulari
Egun hotan ageriko da bakhotcha nola den ari.
3
Itchuratik Eskualduna
Gizon ginharri, lerdena
Hunez hun emanen derautzu ahorat deraman jana
Hala hala biphilki lotuz... zalu makilaren gana.
4
Pertsuen sari, Ochala!
Balitz enetzat makila
Gau beltzean eskuan nuke ernerik, ichil ichila
Etsaiek ez nirote lotsa, izanikan ere mila.
5
Eskual-herriko etcheak
Aitak nasai obiatuak
Bizkarra gora, sabel zabal, gibelerat hedatuak
Arkiņa ungarri gizenez igerika korraleak.
6
Bertzenaz haurrak nun koka
Ezen badu dotzenaka:
Bihi ederrik jiten zaio alhorretarik orgaka
Barrukian behi, ahatche, behorra eta behok.,
7
Eskual-herriko etchean
Bizia dolia bakean
Jinkoari othoitz eginen goizez eta aratsean
Aita eta amak zahartuz haur gisakoen artean.
8
Meza bezperen ondotik
Pilotari lot gogotik
Ikhusgarriki joiten dute besogain ala punpetik
Herri guzia beha dago choratua bazterretik.
9
Eskual-herrian mendiak
Aberats eta garbiak
Han gozoki gizentzen dire zikhiro eta ardiak
Ipharrari buruz alhatzen multzoka behor, idiak.
10
Eskualdunen Irrintzina
Deiadar luze, samina
Aradaz arada badoha zelhai mendietan barna
Entzun ordutik ichildu zen Orrian Arrolanena!
11
Eskuara zer mintzairea!
Nahasdurarik gabea
Diote galtzerat dohala... amets zoro, haur elhea!
Amak erakutsiaz bethi orhoituko da umea!
12
Eskual-herri sakratua
Jakintsunek aiphatua
Ene bihotza hirea duk, hirea adimendua
Mundu guzian haiz bakarrik Lurreko Parabisua!