Arrano Beltzak kondatu dauku
Berroko, Mikel
1)
Arrano Beltzak kondatu dauku
EGIN irakurgai huntan
gertatu zakon nahigabea.
Gamarteko eskualdetan.
Nola ganbara battoren bila
ibili zen debaldetan
hori ahantzi duketenek har
egunkaria eskutan
urri huntako bederatzian
azkeneko hostoetan.
2)
Arrano Beltzak erran duena
ez da egia osoa
hau zer zitaken publikatzerat
denen aitzinerat noa.
Nere etxean baitzen pausatu
arrats hortan arranoa
horrengatikan badakit ongi
ta garbi daukat gogoa
zori tzar horren harrabotsekin
guti baiginduen loa.
3)
Arrano horri errana nakon
zer zen guretzat ganbara
"gela" zela ta ez zadin joan
gaineko pisuetara.
Baina gaizoak ez nau sinetsi
egin du bere gogora
zeren ondotik ibili den hor
gure etxe barnean gora
ahalgeturik aitortu zaukun
biharamunean berak.
4)
Jakina zuen banuela nik
arreba hogei urteko
Arrano hoiek indarra beti
egiten haragitako.
Oinetakoak kendu zituen
iņorrek ez entzuteko
ta abiatu ixil ixila
gainean den pisurako
pentsatzen zuen memento on bat
zuela han pasatuko.
5)
Haratekoa ongi joan zen
gero nekeago baitzen
argirik gabe atxeman behar
arrebaren gela non zen.
Hasi zen lehen ikasi otoitz
guzien errepikatzen
memento batez gela bateko
ate ondora da heltzen
ideki behar zuenez ala
hasi zen, bada, dudatzen.
6)
"Noren gela hau izan laiteke?
neronek ere nabaki!
Ikustekotan atetzar hori
zabaldu behar polliki".
Bainan ateak, idekitzean,
nigar egin zun ederki
bet betan barnen argia piztu
ama baitzagon han naski
gure arrano gaizoa zagon
mututurikan trixteki.
7)
Zoritxar hortan arranoa ez
zauku agertu abila
bere gelara lo egitera
joan zen umil umila.
Debaldetan han ibili baitzen
gaizoa loaren bila
goizean goizik etxera joan zen
iduri kasikan hila
bere buruaz oraino ere
harriturik badabila.
8)
Hara egia, irakurlea,
Gamarten zer den gertatu
zertako ote, arrano beltzak
ez dauku dena aitortu?
Ez zuen nahi bere andrea
gauz hortaz zadin ohartu
ezen arrano horrek berriki
andreņo bat baitu hartu
gaurko mendean arranoak ere
dira ezkontzari lotu.
9)
Erran nahiak erranak dituk
huna ene azken hitza:
geroan ere Iparraldean
zure lanez bazabiltza
pasa zaitezke Gamarten gaind
gaiten elgarrekin mintza
ongi etorri beti izanen
duzu zuk, Arrano Beltza
arrano batek beti berekin
baitu Libertate Hatsa.