Uda-berria
Berroa, Alejandro D.
Epel ta gorri eguzki printzak,
kirkirrak alai kantari;
loratik-lora Erleak pozak,
Enarak egon ugari;
arbolak ere ostoturikan,
itzal emanez denori;
zelaiak berde apaindurikan
¡Zeruba lurrak diruri!
Ain da gozoro, esti, ta legun,
uda-berria azaltzen;
pizti guztiak non jartzen ditun;
xoratu nairen jostatzen;
Bildotsak ere ¡bee-bee! egiñaz,
choriak poztuz kantatzen;
amoriozko doaia griñaz,
¡baster guziak alaitzen!
Argatik beti uda-berria,
izanda oso maitea;
lurretar lora, fruita guzia,
dadukalako berea;
Gañera bera, nola dan dama
ontasun danen jabea;
larrak epeltzen dituben ¡Ama
su gar-garrizko labea!
Ugaritsua, eroso jardun,
nekazaritzan laguna;
mundu abetan asnasa artzen dun,
pizti guztien kutuna!
beti gaztea tator gu billa,
loraz jantsirik gugana;
ongi etorri... izan dedilla...,
¡uda-berri oi laztana!