Jesus-en jaiotza
Berroa, Alejandro D.
Izar-eder-bat giari eta
mendi estrata barrena,
alai dijoaz iru errege
saldi gaņean Belena;
dedamakite erregalitzat
Jauregiako onena,
jaio dan aurcho arrenganase
irichi nairik lenena.
Dedamakiten bide guzian
argiratuz berria,
artsai artean zabalduz dijoaz
ara joateko larria;
argati abek artaldeatik
bereziz bildots guria,
damate ara poztu naiean
aurchoa eta Maria.
Estalpetzat au, dadukatela
ganadu teia zakarra,
oiaren ordez besterik bage
baizik majara bakarra;
anche jaio da Jesus, nun ere
relijioan indarra,
basterchu aiek argiratuaz
len giari zan izarra.
Eta seaskan balego gisa
majara barra etsiņa,
ala arki da, aurra epelduz
astoan asnas lurriņa;
San Jose aita adoratuaz
bere semecho fiņ fiņa,
eta chit gozo pozaz baten
amaren biotz Birjiņa.
An goietako aingaruchoak
lira soņu ta kantuan,
deitzen diote Jesus maitea
Ąatoz onuntz... atoz gugan!
beartsu gisa lasto gaņean
naiz jaio emen munduan,
urre gorrizko alki polita
Ąanche daduka Zeruan!