Letaņak Euskal-Erriyan
Bernaola, Damaso
Goiseku bostak dira
Maiyatz-egun baten,
Aita semeak doiaz
Eleizaruntz zuzen.
Aitearen eginda
Dira abiyatzen,
Beko ibarretara
Letaņan aurkitzen.
Garrak dariyozala
Mendiyen ganean,
Dakuse eguzkiya
Aurpegi-betean.
Gaube illuntzak ariņ
Troka barrenetan,
Gois-izarraz aurretik
Doiaz ezkutetan.
Alde guztietatik
Lurrean izarrak,
Atera izan daroaz
Eguzki ederrak.
Orri ta bedarretan,
Iņuntzen negarrak
Liortuten dabiltzaz
Bere argi indarrak.
Uda-chori goistarrak
Alkarregaz leiyan,
Chistuka diardube
Zeru-goi garbiyan.
Euren olesetara
Zugatz mardoetan,
Iratzartuten dira
Lagunak olgetan.
Aiturik, au dirautso
Semeak aitari:
Chori orrek dirautse
Gois eguzkiari,
Euren Jaunari legez
"Zaite ondo etorri"
Pozik diraue bada
Guztiak kantari.
Begiyak goruntz eta
Guztiz biyotzeti,
Esaten deutso onan
Aitak semeari:
Ezago, neure seme,
Jaun benetakorik,
Jaungoikoa ezpada
Ondrau leikeanik.
Agaitik goiaz oraiņ
Eskerrak emoten,
Berak egin deuzkuzan
Onera guztiyen.
Baita eskatutera
Gugaz izan daiten,
Gorputz eta arimak
Graziz edertuten.
Onan ziarduela
Aita ta semeak,
Entzuten asten dira
Letaņa kanpaiak.
Pozez betetan ditu
Euren dunduriak,
Erantzuten deutsela
Alboko mendiak.
Bide ziorretatik
Badator jentia,
Eche guztietatik
Bata edo bestia.
Guztien onerako
Oso dan gauzia,
Guztiyak izan daiyen
Berean partia.
Laster beteta dago
Eleiza tartea,
Alkarregaz nastaurik
Zarra ta gaztea.
Apaindura barriyaz
Beteta Eleisea,
Emen da ikusteko
Bizkaiko fedea.
Belaunikorik danak
Jaunaren aurrean,
Buru Abade jauna
Altare oņean.
Bere esanetara
Diņoe artean,
"Erruki gugaz, Jauna"
Guztiak batean.
Amaiturik au doiaz
Ordena onean,
Mezia entzutera
Ermita batean.
Egiyaz, onek dira
Oinkada gozoak,
Poztu daroezanak
Mendi ta soloak.
Santu guztiak dira
Emen izentauak,
Izan ditezen Jaunaz
Gure aldekuak.
Esaten daben arte
Guztiyen aoak,
"Erregutu gugaitik
Zerukosantuak."
Gari ederrak dabez
Agertu buruak,
Ondoren izateko
Prutu gozatsuak.
Landa zelaiyak dagoz
Guztiz apainduak,
Larrau-billuz josita
Ikusgarrizkuak.
Emen zabaltzen dira
Bular estutuak,
Betetan dituzala
Ifar usaintsuak.
Ez da emen amaitu
Gaurko kontentua,
Oraindio onena
Da ikustekua.
Gaztaņadi bateko
Zelai ingurua,
Benetan izango da
Zorionekua.
Bakar iraun dabena
Aurtengo negua,
Gaur bai ederto dago
Ondo lagundua.
Billos badago bere
Bere ermitachua,
Chito garbiya dago
Mendaz usaindua.
Urre zidarren ordez,
Loraz edertua,
Biotz zintzo ta onez
Guztiz argitua.
Bertan agertuten da
Munduan zerua,
Zeruko Jaunak bada
Jarri dan tronua.
Aita Jaungoikoari
Arkume Santua
Lurrak eskintzen deutso
Seme Jaungoikua.
Guztien gaņetikan
Ostia Santua
Zeruruntz jasoten da
Miragarrizkua.
Ostia onen bidez
Aita Betikua,
Izan da gizonakaz
Adiskidetua.
ĄO ze bake ederra
Jaungoikoazkua,
Illuntasun bagako
Egun gozatsua!
Munduak eziņ leike
Emon alakoa;
Bere bakea ez da,
Ez, egiazkua.
Letaņan izan dana,
Echunz agaitik,
Biurtuten da gero
Bildurrik bagarik.
Euri ta eguzkia
Premiņa dabenik,
Utsegingo ez deutsala
Bere lurretatik.
Baita dakialako,
Beronen nekerik
Ez dala geldituko
Aloger bagarik.
Bizi gura badozu
Kontentuz beterik,
Zoaz Letaņetara
Goisian goisetik.
|