Eskalduna
B. Vte. de
Bozic, burua gora,
Nago mendipean:
Hola da batbedera
Bizi gutartean.
Aitac bere chokhoan
Egiten zuena,
Nic dut iten nerean:
Eskalduna horra!
Landa bat.dut ibiltzen
Kasic orroit-gabe;
Ongi nau sariztatzen,
Ezpaita herabe.
Enetzat bizi onec
Hartan baizen ezta;
Eztut bertze nahiric:
Eskalduna horra!
Ditut bi lagun, onac,
Lanen egiteco,
Maltso, lankor, suharrac,
Ene gogarako.
Bai, nere bi idiac,
Ene erresuma?
Eta hec zeiń ederrac!
Eskalduna horra!
Ttikia dut etchea,
Nic hola nahiago:
Maizago churitzen da
Eta da gosoago.
Zer auke nic hirian?
Ez hemen dudana,
Bakea deskantsuan!
Eskalduna horra!
Andre on, langile, bat
Jaunac egun batez
Zautan begietarat
Eman, zorionez!
Gauza on guzietan
Ni bezimbat bada:
Oy! nic zeiń maite dudan!
Eskalduna horra!
Sei haur! bere ederrez
Aita dute bozten;
Haurrean arthoz, esnez,
Lan dut heyen hazten.
Hetan sarri lanentzat,
Zer indar, zer kharra!
Baita Jainkoarentzat:
Eskalduna horra!
Libertate ederra,
Hitan nadiń bizi!
Libro ene etchea,
Eta ai han nausi!
Geldi bedi athean
Bai Legea bera;
Han ni naiz; ni dretchotan:
Eskalduna horra!
Bada gerla omenic?
Yendia Laphurditic,
Nafarro, Zuberotic
Biltzen da lasterric.
Gure Frantziarentzat
Da ene odola:
Beharko da harentzat
Eskalduna?-Horra!
|