Suzko erregea
Battitta
1
Hau da hau mande berri zaikun etorri
Suzko karrosak horxet Errege jarri
Da izigarri
Hiri handiak eta berdin basherri
Daude igeri
Gabe direnak egun urrikalgarri. (Ber)
2
Hamalau urte haurrak baititu bete
Suzko pirripita bat erosi fite
Denek badute
Hola pasaturen tu aise lau urte
Hem-zortzi arte
Gero beribil baten einen da jabe.
3
Lau adorra bai eta berdin bi-ekin
Suzko zaldiz tiratu tresna hoiekin
Dabiltza arin
Beti-ta lasterrago juhan hauekin
Hortan atsegin
Urhats bat ere oinez ezin da egin.
4
Suzko zaldiek dute fite kurritzen
Halere tenoreko nehor ez heltzen
Mende hau zer den?
Arbasoak trankilki oinez ibiltzen
Aizina zuten
Ipurtik aman suak zer dauku ontzen?...
5
Hoinbertze tresna mota bazter orotan
Burrunban hor dabiltza guziak sutan
Hortaz zer erran?
Mozkinduak izanez denen onetan
Gindazke bestan
Etzait ez iduritzen garela hartan.
6
Zenbat Ian diren egun egiten laster
Suzko zaldiz ibili tresneri esker
Eskuin-ta ezker
Halera beti zerbait hor dugu oker
Ezin erran zer
Bertzela baginuke sobera plazer.