Hartz maltsotzailea
Battitta
1
Egun hautan agertu zaikun gizon gaitza
Han nunbait Polonian deitu Lech Walesa
Ama Euskaldun batek (bis) bat errun baleza
Ez giniro orduan, bihar, ikus beltza.
2
Askatasun gabeko populu batean
Eta oroz gainetik langile mailean
Nolaz bada zeraiku (bis) holaxet betbetan
Gate oro saltatuz plantatu kargutan?
3
Zenbat langile ona dugun Lech Walesa
Ainitz fermua omen bainan ez bartitza
Ongi baitu ikasi (bis) ibiltzen erkatza
Harekilan malsotu Polonesen Hartza.
4
Gure herrian ere bada gudukari
Asko maneretarat lotuak lanari
Bainan oraino beti (bis) Parise nagusi
Gaiki ari garela dezagun onhetsi.
5
Askatasun orotaz frantses populua
Iduri Polonia arras gabetua
Hortarat arribatuz (bis) baizik hirriskua
Euskaldunek dezagun altxatu burua.
6
Askatasun izena sobers ederra
Aspaldian bixtatik haiz kendu beharra
Orok ikusten dugu (bis) haizela gezurra
Abilez sustatua begiratuz herra.
7
Herrak eta diruak zer eginarazten
Zenbat pobrek odola hoientzat ixurtzen
Aspaldi Jesukrixto (bis) hola hil zaukuten
Maleruski geroztik deus guti hobetzen.
8
Askatasun osoan guziak izanen
Bihotzak azken panpa duenian emanen
Anartean baigare (bis) elgarrekin hemen
Ahal bezenbat lagun onak izen gaiten.