Frantziari nuen zor handia
Battitta
1
Ixturitze herrian hamalau-an sortu
Kasik amarik gabe nolazbeit handitu
Gazteak bizitzeko badu beti gostu
Zerbitzurat juaiteko herritik partitu.
2
Bordeleko hirian urte bat et erdi
Zorraren pagatzeko ene Frantziari
Egia erraiteko hainbertze izerdi
Ez dut ene bizian sekulan ardiki.
3
Zerbitzutik lekora mutil naiz plantatu
Beskoitzeko herria hola ezagutu
Hiru urte ez arras han ditut pasatu
Bainan Frantzia berriz nitaz da behartu.
4
Hameka hilabetez gerla bitxi bat zen
Nik bezala ainitzek deus ez konprenditzen
Ez naiz gudu eskasaz batere plainitzen
Jitez baketsu dena bortxaz gudukatzen.
5
Ekain hemezortzian besoak altxatu
Holaxetan presoner gare bilakatu
Gure ustez beharrak bai later libratu
Bortz urteņo bakarrik presoner pasatu.
6
Egun batez bainauzu kondu eiten hasi
Zenbat denbora dudan eman Frantziari
Zortzi urte ainixko baitzeraut iduri
Noiz bada egin duket nik zor handi hori??
7
Ni iduriko zenbat mundu zabalean
Nahi edo ez nahi hartuak sarean
Noiz ote gare bada biziren bakean?
Lagunari toki bat onhartuz aldean...