Eskolaren uztak
Battitta
1
Denborak dira aldatzen
Denek hoi dugu sentitzen
Direlakotz Eskolatzen
Beti ari aintzinatzen
Eni etzaut iduritzen
Bertsu hautan dut agertzen
2
Abil eta berdin tonto
Hamasei urte artino
Eskolarat lerro lerro
Juiten dira egun oro
Ote den ON ala GAIXTO?
Fruituak ageri gero.
3
Hamasei urte konplitu
Eskolakotz gutti gostu
Burhasoek ezin pusatu
Ez baitute aski DIRU
Gazte metaka her dugu
Karrika jantzan poxulu.
4
Hola hamasei urtetan
Pobren haur zenbat karrikan?
Nolaz jakin adin hortan
Zer daukaten beren baitan?
Sujet ONENAK askotan
Dira lotzen zernahitan.
5
Haur hau zenbat den ergela
Gaude galdez den normala
Ait'amek dute ahala
Beraz segitu Eskola
Jaliko da Jenerala
Prefet edo Kardinala...
6
Abilak bai-ta LELEAK
Dirua dutenen haurrak
Antolatzen tu Eskolak
Hartzeko gisan giderrak
Kudeatzeko aferak
Beti mozkinduz pobreak.
7
Holaxetan egun dugu
Zenbat zenbat Eskolatu
Direnak behar kokatu
Zerbeitetan okopatu
Zer ez daukute asmatu
Bizi oro POZOINDATU.
8
Dena bulego-ta paper
Ala eskoin ala esker
Zenbat ote hauer ezker
Eskolatuak diren ber
Bizi hortxet erdi alfer
Hoik guziek ekartzen ZER?
9
Eskolaren bidez egun
Ezin konda zenbat dugun
Gidari éta batasun
Agertzen ahulen lagun
Halere aitort dezagun
Bazterrak direla ilhun.
10
Luzaz eskolatu-eta
Denak kargu handi keta
Horgo lan aisit plaxenta
Ongi pagatua baita
Enplegu dutenak falta
Beti goiti ari meta.
11
DIRUA eta ESKOLAK
Ez ez baitezpadakoak
Ez ditu egin Jainkoak
Bainan bakarrik Gizonak
Hola ditu kreatuak
ABERATS eta POBREAK.
12
Eskolak zer daukun ontu
Denak ezin tut agertu
Pondu hau etsenplu hartu
Hainbertze dugu Mediku
Eta ere sendagailu
SENDO-rik ez da gelditu.
13
Luzaz bada eskolatzen
Tontoa ere goratzen
Norbeit behar zerbitzatzen
Hauk hasi dira bakantzen
Urrun dira xerka juiten
Han sobera baita OMEN...
14
Eskolaren fruituak
Nahiz gozatu guziak
Tontoak eta abilak
Her dabiltza zoratuak
Beharrez zen lehenak
Hautatzeko hoberenak.
15
Suzko-karrosa-ta bide
Lurra estaltzen daukute
Hain presatuak baitire
Ezin arriba halere
Kurritzerat aski fite
Juhan dira airez-aire.
16
Bed beti lasterrago
Eta ere gehiago
Noiz arte eiten ahalko?
Ez naiz gai hoi agertzeko
Bainan huntaz segur nage
Garela denak LUR-tuko...