Sagardotegiyak
Baxurko, J.
Gipuzkoa'ko mendi ta ibarrak
dira txit ikusgarriak,
apaingarritzat bizkar gaņetan
azalduaz basarriak,
soro askotan lorez beteak
uda-berrin sagastiak,
gero udaran sagar jario
daudelaz ugoitz guziok.
Sagarra degu euskalerrian
zugaitzetan maiteena,
ortik bai dator erari goxo
geienak maite deguna,
neurriz eranda barrena pill-pill
alaiki jartzen deguna,
gure eztarria legor badago
auxe bai dala gauz ona.
Ondarrbi'n ta, emen Irun'en
gu gazte giņan orduan,
Kupeltegiak ugari nun nai
neskatx bat kupen onduan,
sagardo garbi txinpart jario
artuaz bere eskuan...
irri-far goxoz eskeintzen zuten
pozik eraten genduan.
Kea jario txoko batean
arrai prexkuak erretzen,
su bazterrean txanda begira
askotan giņan egoten,
jan ta eranaz alai jarririk
gero bertzuak kantatzen...
gaurko gazteak, geienak beintzat
zine'ra zaizkigu juaten.
Bi edo iru sagardotegi
besterik ez da gaur emen
ta Ondarribi'n orain artian
ez dira asi zabaltzen,
agintariak ez badigute
errextasunik ematen,
oso bildur naiz oitura zar au
laixter galduko ote den.