Irun'go gau otoitzlari taldeari
Baxurko, J.
Araintxe dira
bildu zirala
berrogeita amar urte
Soto jauna zon
saiatu zana
amets au iritxi arte,
lendabiziko
lendakaria
zuten on Enrrike Ponte.
Geroxeago
argitu zitun
Egino jaunan laguntzak,
biotz pozgarri
bai ziran ordun
artzai apalaren itzak,
oraindik ere
asko poztutzen
ditu orduko oroitzak.
On Gurrutxaga,
Apaolaza,
ta beste asko gidari,
beren ondoan
zituztelarik
jarraitzalleak ugari,
urte askoan
saiatu dira
otoitz egiņaz Jaunari.
Ospatu nairik
bear bezela
beren urrezko eztaiak,
ta otoitzetan
gogoan eukiz
bendik ill ziran guziak,
gaurko gizonak
apal or daude
Zerura beira jarriak.
Oien ta gure
asmo sendoa
bide zuzenez jarraitu,
etorko zaigun
eriotz orduz
al dan guzian oroitu,
garbi bidean
baldin ba gabiltz
Jaunak sarituko gaitu.
|