"Irun'go atseguiņa"
Baxurko, J.
Irun'en bada lagunarte bat
dauka izen polit ori,
aldi askotan antxe biotza
poztu izan zaigu guri,
Dibildos jauna izan genduen
aurrenko lendakari...
ementxe nator eskeņi nairik
egur goxo bat berari.
Santxes, Narbarte, Estomba ta Sortz,
Atsegiņ-zale jatorrak,
aien ondoan an biltzen giņan
abestutzen kanta zarrak,
bai jarri ere noizean beinka
paketsu festa ederrak...
orduko lagun mordoxkatikan
gelditzen gera bakarrak.
Ogeitamalau urte badira
sortu zala Atseguiņa.
urte askotan bera goratzen
egin degu alegiņa,
ta orain ere gazte artean
ba daukagu jende fiņa,
oiek daukate etxe eder bat
lenbailen eiteko griņa...
alako bat alajaņa