Ezkontzara dijoan lagun bati agur
Baxurko
Bernardino Altuna ezkondu zanean egindako agur idaztia.
Orrillan gaude,
urteak duan ill ederrena,
alaitasun ta,
itxaropenez betea dena,
lore politez
daude jantziak bazter guziak,
ainbeste lore polet artean
usai gozo dun
arros eder bat txoko batean...
Baņo, berekin dauzka arrosak
zulatzen duten arantz zorrotzak.
................................
au da guzia, gure bizia.
Gaur Bernardino,
guretzat ere egun alaia,
biotz pozgarri
bai datorkigu orlako jaia,
jateko goxoz
bete-betea daukagu maia,
ardo zarrakin
legun bustia gure eztarria...
ta, alaere arantz zorrotzak
begietara dakar negarra,
mingarri baida
lagun maite bat utzi bearra.
............................
Samintasuna ematen digu
gaur, Bernardino, zu utzitzeak,
baņo geiago poztutzen gaitu
ain zoriontzu ikusitzeak...
Bizi goxo bat eman deizula
urte askoan zure emazteak,
opa dizugu, biotz-biotzez.
gaur emen gauden lagun maiteak