Euskeraren alde
Baxurko, Juan
1
Euskal erriyan ikusten dira
euskotar kaxkar ugari,
auirrean garbi daukagu baņa
gezurra dala diruri.
Biotz nerea, naigabe pean
beti negarrez zait ari
begiratuaz, or saminduta
txokoan dagon amari.
2
Berdin gabeko Euskal erriya
guk maite bear deguna,
gizaldietan, emen gorde dar
izkuntza goxo leguna.
Oitura garbi, gure-gureak...
Dantza arin ta txukuna,
gauz oyek maite ez dituena
ori ez da euskalduna.
3
Entzun, ba, nere anai maiteak
ta ondo artu buruan,
Euskera gabe Euskal erririk
ez da biziko munduan...
Aupa mutillak, jaso biotzak
bildu alkarren ondoan,
ta, gure erriya dagola zutik
betiko bere lekuan.
4
Euskaldunentzat, beti aurrena
izan dedilla Euskera,
beste izkuntzak ikasi arren
guria ez utzi galtzera;
dantza garbi ta, kanta zarrakin
egin zazute gauz bera,
orla saiatuz zorioneko
anaiak izango gera.
5
Gure oiturak aintzat artzeko
biotz otza dezutenak,
arretaz artu, pentsatu ondo
anai on baten esanak;
maitasun goxoz, asmo txar gabe
dijoaz nere itz danak...
Gu seme zintzo baldin bagera
Ai! zer poza gure amak.