Amets bat
Baxurko, J.
Amets goxo bat, bart arratzian
egin det onan nagola,
esnatu-ta re, puxka batean
uste nun egia zala...,
amets egin nun, San Martzial-dik
bertsotan ari nintzala,
irratzaio edo radio eder bat
nere aurrean nuala.
Eta norentzat uste dezute
nitzala bertsotan ari?
Guzion alde, laguntza eskatuz
gure Junkal'ko Amari,
zoriontsua izan dezaten
San Martzial egun ori...
mintzatzen nien Irun'dik kanpo
dauden Irun'dar denori.
Nik ongi dakit (esaten nien),
oroituko zeratela,
alaitasunez inguratuak
menditxo ontan gaudela,
San Martzial'ko gaurko jai onek
iņun berdiņik ez dula,
zuek ere or ospa zazute
Irun'en balitz bezela.
Len bezelaxe ementxe dago
zugaitz ta lorez jantzia,
gure Bidaso bazter polita
zuek anbat ikusia,
galtza txuri dun gudari gaztez
betea Erri guzia...,
baņa gaur emen ez da besterik
anaitasun-ta, pakia.