Ama. "Nitaz erruki jauna"
Basurko
Tximini zulua beltza;
andik zintzilik lagatza,
eta su gaņian pertza.
Aien ondoan, amak gauero
egiten zuan otoitza,
oroituaz eriotza...
jaunari zitzaion mintza
apal egiņaz eskeintza.
Txikia nitzan orduan,
amak, artuaz besoan
jartzen nindun lo gozoan.
Eusko-abesti, alai politak
gogoz kantatzen zituan,
ta, gero seaskatxoan
epel-epel su ondoan,
antxe, eukitzen ninduan.
Aurren bat miņez ba zuan,
ama, beti inguruan
besterik etzun gogoan,
seaska-ertzetik maiz begiratuz
gaxoa nola zegoan,
ixill artuaz besoan...
ta ikustean lo gozoan,
zoriontsu zan orduan.
Aurrak gaztetan amari
neke, naigabe, komeri,
guk esker txarra berari.
Ama ill ondoren ezagutu det
semeak degun zor ori,
oroitz illun orrek neri
samintasuna ugari,
ta maiz negarrez naiz ari.
Aman eriotz orduan,
giņanak, an inguruan,
negar egiten genduan.
-Nitaz erruki, jauna-esanaz,
begiak itxi zituan.
Nago sinismen osoan,
aita maitean ondoan
egongo dala Zeruan.
Izar dizdikor argia,
Jesus-en Ama garbia,
bitartekotzat jarria.
Ama, degu ha Zeru ta lurren
Erregin-tzat berexia.
Ama, gure iturria,
Ama, aur guzien deia;
Ązer izen zoragarria!
|