"Aldapa"-ko lagun arte maiteari
Basurko, J.
Bidasoaren, bazter polit au
Jaunak guretzat egiña,
Berdin gabeko txoko maitea,
¡Iñork ukatu eziña!...
Ortaz gañera, emen daukagu
Aingeruen Erregiña.
Zeru goitikan, onuntz jetxiya
Junkal, dei zayon Birjiña,
Ordu ezkero "Aldapa" au da,
Leku apal atsegiña.
Eliz kaleko "Maldako Aldapa"
Junkal, Amaren, ondoan,
Santiagotik urrbill dagoan,
Eskubitako txokoan,
Denbora batez, Ixpiya jauna
Bizi izan zan lekuan,
Gure gaztetan, txori, ta xoxo,
An, aitzen ziran kantuan,
Ixpiya jaunak, goizero zintzo
Jartzen bai zitun leyuan.
Orain kayola barrenen dago
Zuek zerate txoriyak,
Kayola ortan, ez da beñere
Iñor illtzen egarriyak,
Orretako ondo artuak
Daude "Aldapan" neurriyak,
Sagardo garratz, txinparta dunaz
Maiz bustirik eztarriyak,
Inguru ontan entzuten dira
Noiznai abesti alayak.
Ni naiz txori bat, beiñ etorriya
Ondarribi-tik opera,
Irun-en zeuden txori alayen
Ondoan abestutzera...
Baño, egun batez, gudan igesi
Juan nintzan erbestera,
Or ibili naiz, emendik urrun,
¡Noizbait! emen naiz ostera
Irun-go lagun onan ondoan
Zoriuntzu bizitzera.
Orain ogeita lau urte dira,
Guziz ongi naiz oroitzen,
Ain maite degun, gure Atsegiña
Zori onean sortu zen,
Atsegin-tarrak, zuek bezela,
Pakea degu maitatzen,
Zuek, eta gu, saitzen gera
Irun-go Erriya, alaitzen...,
Anayak gera, ta-aurrera ere
Bide ontatik guazen.