Aita Santuaren omenez
Baxurko, J.
Jesukristo'ren Eliz zaindari
Pedro zan lenen jarria,
ordu ezkero zintzo gorde da
Jaunak-jarri zun legia,
naiz iñoiz izan etsai gogorrak
aitor dezagun egia
Elizak beti zuzen jarrai du
ark itzi zigun bidia.
Eliz-Amaren buru, gaur degu
Pio amabigarrena,
mundu guziko kristau artzen
txit maitatua dagona...
egun auetan larogei urte
bete dituen jaun ona,
beraren alde eska zagun ba.
luzaroko osasuna.
Irurogeita iru urtekin
Eliz buru, egin zuten,
ordu ezkero bere lekutik
maitekor zaigu azaltzen
bere aurrera juaten diranak
denak goxo ditu artzen
aren biotzak bai omen daki
lagun urkoa maitatzen.
Egun auetan bere omenez
egin nairik ¡ai aundiak
jende ugariz beteko dira
munduko Eliz guziak...
Euskal-Erria, naiz txiki izan
asko gera Elizkoak,
ein zagun otoitz, bialdu ditzan
Jaunak, doai ugariak.