Nire neskatilla
Baso mutil batek
Zelaitako lorak
Lotsatu zaitezte,
Lurpera jechirikan
Gorde ta zaudezte;
Nire Neskatilla
Agertzen danian,
ŋZuen edertasuna,
Zer da aren aurrian?
Negar egin zazute
Zeru goiko izarrak
Uste albazenduen
Ziņela bakarrak;
Nire maitechoaren
Begi beltz biziak
Dira zuen aldian
Neurri bako argiak.
Zaudezte isill choriak
Saroy illunetan
Nire neskatillari
Entzuten itzketan;
Bere ao pollitik
Irtendako berbak
Zuen soņu eztionak
Uzten ditue illak.
Geldi zagoz basauntza
Zergaiti ariņena
Mendirik mendi dabill
Nire zoramena...
ĄBegira non datorron!
ĄZer maitagarria!
Eman danok agudo
Ongi etorria.
Ez egon, ez, isillik,
Saroiko egaztiak,
Neskatillari eskeņi
Zuen soņu eztiak;
Ez gorde, lora ederrak,
Ez, ez, lurperatu,
Nire maitien oņak
Gozoro laztandu.
Atozte, izar argiak,
Zerutik lurrera,
Maitearen burua
Ingurututzera;
Eta bere jargoitik
Jaun guzi-aldunak
Bialdu dizaizkala
Ugari ondasunak.
|