Begirakuna
Baso mutil batek
Ezkutaturik, ezkutatiya
Lotsa-onaren indarrez,
Daukat maite bat, izen laztana
Isil deiturik amorez;
Isil deiturik amorez.
Mendiyetako alaba garbi
ĄAin bildur, iya berbetan!...
Bere biotzeko maitetasuna
Ukatu ezin begiyetan;
Ukatu ezin begiyetan.
Jai egunetan plazara dua,
Lagunez inguraturik,
Begirakune samur, ezti bat
Beti niretzat gorderik;
Beti niretzat gorderik.
Bere lagunak, bera bezela,
Uso zuriyen irudi...
Niriak, barriz, euren aldean
Dirade egazti arrapari;
Dirade egazti arrapari.
Bere Ingunak eta niriak
Urrikan ezin emonik,
Bere begiyak eta niriak
Topatzen dira alkarrik;
Topatzen dira alkarrik.
Zeruetako atsegin danak
Nigan ditut ikustian
Bere begiyen begirakuna
Nire begiyen gaņian;
Nire begiyen gaņian.
Zer begirakun! Ez du isioten
Biotzian su galgarririk,
Ez ere utzi itzungi bage
Lendikan bazan pisturik;
Lendikan bazan pisturik.
Beti ongillea, dakar gozoro
Osasuna eta bizia,
Dala, uste dot, Jaunak sortua
Guri emateko pakia;
Guri emateko pakia.
Naigabearen gau illunean
Diruri egun sentiya,
Biotzaleen ekaitz beltzean
Zorioneko uztargiya;
Zorioneko uztargiya.
Zagoz ba urruti eta isilik
Ezkutuchoan, kutuna,
Baņan jaiero bialdu eidazu
ĄAi! zure begirakuna;
Ai zure begirakuna!