Arbola bati
Baso-mutill batek
Zu gure errian arbola aurrena
Arbola Gernikakua,
Parkatu eidazu beste batentzat
Gaur bada nere kantua.
Ez zuk bezela, jauregui aundirik
Ez dauka bere onduan,
Baserri zarrak bakar bakarrik
Dirade aren inguruan,
Ez dira eseri bere azpian
Gaztelako Erregiak
Ez dira iñoiz batu batzarrian
Bizkaiko Jaun ta nausiak;
Bañan bertanche billatu nuen
Edertasunen nausia
Biotz askotan tronua duan
Erregiñ paregabia.
Erromeriya pozgarri bat zan
Neskatill pollit ugari....
Arbola azpian, lagun artian,
¡Ai! nuanian ikusi.
Prestutasunen ispillu garbi
Bere bekoki churia,
Samurtasunen ezagungarri
Begi ederren arria
Ongi naiaren iduri bizi
Ezpañetako irria....
ura bai zala maitasunezko
Kutuncho laztangarria.
¡Zorioneko arbola zabal
Milla bider doatsua!
Zure azpian gordetzen dezu
Orrelako aingerua!
Zorion orren inbidiakin
Beroturik nere asmoa,
Artu neben bertan duinkiro
Zu garaitzeko gogoa.
Zure aurrean ikusi zeban
Orduan zortziko dantza,
Chaloz ta algaraz jente guztiak
Egiten zuala plaza.
¿Ez zendun entzun chalo artian
Aopeko durundurik?
¿Ez zendun entzun zure doaia
Laster izango nula nik?
Danboliñaren soñu alaiak
Betetzen zitun aiziak,
Ichapleruak eta chaluak
Pozturik zelai mendiak,
Irten zanean zure azpitik,
Kunplitzalle aundikiakiñ,
Edertasunen nausia dana,
Biotz askotan Erregiñ.
Pausu neurtuaz, zuzen ta galant,
Begirakuna lurrian,
Plaza ingurua ibilli eta
Agertu zaidan aurrian.
Orduan juan zan nire inbidia
Gelditurik zu tristia....
Ordutik gero nere pozaren
Testigu errukigarria.
.....................
Bañan ¡zer laster bukatzen diran
Atsegiñaren orduak!
¡Zerleku guchi ematen dion
Zorionari munduak!
Aldameneko kanpantorrian
Jo dau aramaitakuak,
Eta kanpaiak mututzen ditu
Danboliñ eta chistuak.
¡Agur! ezti bat entzun zenduan
Agur-ikan gozoena.
¿Izango alda ura neretzat
Beraren agur azkena?
Alper-alperrik zaitu arbola
Aizkoriak zatituko;
Alper-alperrik zaitu oñaztarrak
Lurreraturik botako,
Biziko zera nere gogoan
Beti zabal ta mardua
Arbola maite gomutagarri
Erromeriya artakua.
Alasen ere edozein dela
Etorkizuna neretzat,
Naiz izan eder churiz jantzia
Naiz bekaz soñeko beltzak,
Nere animan biziko dira
Gorderik ernai biotzak,
Zu ikusteak pizten dizkidan
Amoriozko oroitzak.