A. Jose Domingo Ugartetxea-ri bere mendeurrenean
Baraiazarra, Luis
Haren burua pentagrama-kutxa
doinu harmonitsuen jatorria,
fraidetxo goxo ta bihotz hutsa
Goittiko txarako txantxangorria
Karmeldar jator, arima xumea,
ekaitzaldietako ortzadarra;
musika zuen maitemin gunea,
doinu-arnasa zurgatzeko garra.
Artibaik dakarren murmurioa,
Zapola mendiaren oihartzuna,
giza arimaren barne jarioa...
kantuz emateko arte-zentzuna.
Herri-kantak harmoniaz jantziak,
bestetik gregoriano-doinu finak
misteriozko zerutik jatsiak...
hoiek zituen bere arlo minak!