Zuzentasuna eta
Baraiazarra, MĒ Jesus
Zuzentasuna eta
egia batera
alkarturik dabiltzaz
batetik bestera
deika gizon bakoitxan
biotzan atera,
askok urtetzan dautze
Zartu! esatera,
neure bizi guztiko
lagun izatera!
Zuzentasuna eta
egi maitale zan
gure adiskide bat
lengo baten il zan
euskaldun pillo batek
agurtu eleizan.
Supritzen zekianik
mundu ontan bazan,
gure adiskidea
benetan aixe zan!
Euskaldunak bizitzan
pozik euki dozuz
Zu joatian triste
emen itxi gozuz.
Zeuretarrak negarrez
amentxe daukazuz
barriz alkartu arte
Agur! Maria Jesus.
Zerutik euskaldunak
beti zaindu gaizuz.
|