Maitasuna
Baraiazarra, M. Jesus
Jainkoak eiņa baita mundu au,
beraz da zeru-zatia;
mundutarrok geuk egin ei dogu
sarri askotan tristia.
Modan lez dago gure artean
alkarri kalte eitia,
ta orixe da gure erru au
inpernu biurtutia.
Gauza ederra litzakigu, bai:
alkar maitatu barrutik,
alkarri lagun zintzotasunez,
griņa txar danen gaiņetik,
naiz goraukoak neiz beraukoak,
naiz-ta politikagaitik;
alkarri lagun beti egiņaz,
guazen zerako bidetik.
Bide zuzena artu dagigun
bakotxaren kontzentzian;
maitetasunez bizi lelengo
bakotxa bere etxian;
geure erriko anaiak maite
beti geure biotzian,
ibilli barik auzoan argi
ta etxekoak galtzian.
Egia da, bai, anai garala
etxeko eta kanpoko,
Jaungoiko batek egiņak eta
danok alkar maitatzeko;
baiņa maitasunik ez ba'dogu
geure etxekoentzako
zelan eukiko maitetasuna
ezautu bakoentzako?
Lelengo danok maite dagigun
barru-barrutik geuria,
guri Jainkoak geu jaioteko
emon-az euskun erria.
Eiņ nai ba'dogu, esana dan lez,
egizko mundu barria,
maitatu daigun biotz-biotzez
bakotxak bere aria.