Kate barri bat
Baraizarra, M. Jesus
Bidezkoa da azkatasuna
gizon guztiak lortzia
eta bakoitza beren kontzentziz
danak zuzen jokatzia
azkatasuna Jainkoak emon
eta gizonak kentzia
alperrik emon ete dausku ba
Jaungoikoak kontzientzia?
Ainbat alegin egin da gero
azkatasuna lortzeko
askoz ez dauko adorerikan
azkatasuna artzeko
azkatasuna lortu nai baiņa
beingoan barriz galtzeko
ez da aiņ errez erosten gero!
azken moduan zaltzeko
Azke dirala uste izanik
eta atxaki orrekin
amaika seme asarraturik
euren gurasoarekin
kate guztiak apurturikan
maite ditua-narekin
katez josita amaika dira
bisio ta drogarekin.
Azkatasuna ainbeste aldiz
egunero billatua
ainbeste maite azkatasuna
ta olan oinperatua!
drogak artzeko oitura txar bat
aspaldian dau artua
azkatasuna eskatu baiņa
beran aurka pekatua.
Danok daukagu mundu onetan
azkatasunan egarri
baiņa gauza bat egiten dala
aspaldiz ikaragarri!
len diran kate zarran gaiņera
drogazko kate bat jarri
drogak itxi ta azke izaten
lagundu daigun alkarri.