Gure baratza
Baraiazarra, Josune
Lora zuri zuriak
sorturik baratza,
argi biurtu ditu
izadi maratzak,
baiņa aldamenean
jaio den arantzak
zakarki ezeztu ditu
argi esperantzak.
Bildots txuri lirain bat
baratzean da ta,
milla otso oiuka
ara etorrita;
bildots gaixoa dago
bildurrez urtuta
ta otsoak darama
agoan artuta.
Baratzean txori bat
kantu eta kantu;
soiņu ortan zerbait nai
du arek agertu
baiņa eiztari batek
tiroka du artu
eta txoriak berriz
mendirantza jo du.
Lora usaindun oiek
sasiak urratu,
txori abeslaria
tiroz dute artu,
otso agin-tartean
bildotsa triskatu
trantze larrian dugu
baratza arkitu.
Il-zorian baratza!
ta onela noiz arte?
urratu arte lorak
sasiaren kate,
txoria izan arte
eiztariak maite,
otsoak baratzetik
jarririk aparte
bildots, txori ta lorak
aske izan arte.
|