Euskalerria ta aritza
Baraiazarra, Josune
Aritz zar bat berpiztu
du udaberriak
berotuz eguzkiak
ta asetuz euriak
sortzen ditu aritzak
urtero orriak
berriz billoiztutzeko
negu biurriak
aritzaren antza du
nure euskalerriak,
erri zaarra baņa
landara berriak,
zazpi aritz dituen
gure aberriak
noiz askatuko ditu
bere lokarriak...?
|