[OFFeko
ahotsa]
La dirección del local informa a los asistentes a este
espectáculo que los contenidos del mismo pueden ofender la sensibilidad
de algunas personas. Los textos que van a escuchar a continuación son
obra de vascos o de personas que, sin serlo, han imaginado y escrito cosas
que permiten ser expresadas en vascuence, la primitiva lengua de un pueblo
no menos primitivo que destaca en el concierto de las naciones por su
irrisoria pequeñez y su incultura, pareja a su barbarie.
Antzinetik datorren ohitura da hauxe. Alegia, Euskaldunak
ezjakinak eta barbaroak garela arinkeri itzelagaz goratzeko baieztapenena.Oraindik
orain, komunikabide españolek Euskal Herriaz berba egitean okaztatzen
dutena, duela hainbat mende ziotenaren segida baino ez da.
Erdi aroan, XII. Mendearen hasieran, Aimery Picaud zeritzon koblakariak,
Done Jakueren bidea egin zuen eta bidaia horren kontakizun zehatza "codice
Calixtinoan" batu zuen. Hona euskaldunoi eskeinitako zenbait lore:
Aimery Picaud
Hura
da giza basatia, salbajea, beste guzietatik desbardin ohituraz eta
jitez; zeinnahi gaztakerizbetea, kolore beltzak, begi uzu edo ohilak
ditu; okherra faltsua, gaiztoa, itzik gabekoa eta ustela,emakoia,mozkorra,indarkeri
guzietan jakituna,anker eta salbaje, zuzentasun eta gizontasunik
gabe, fede gabe eta gogorra eta burrukaria, batere onik gabekoa,
bizio eta gaiztakeri guzietan ikasia. Godu eta mairuen berdin berdinak
gaizkiegile gisa, gure jende frantseseri gauza guzietan etsai. Ardit
diru txar batentzako bakarrik frantsesa iltzen du, ahal badu, euskaldunak
edo nafarrak.
Haien zenbait lekutan, Bizkaian eta Araban nafarrak berotze diren
artean, gizonak emazteari eta emazteak gizonari bere lotsariak erakusten
dizkio. Bai ta nafarrak lizunki ari dira beren aberekin izorkerietan,
zeren gauaz - diotenez- nafarrak lo egiten du bere mando mularen
edo beorraren ipurdian giltzarrapo bat zinzilakatzen dute, berak
bakarrik iñork ez izorratzeko. Bai eta emaztiaren edo manduaren
aluari musua zikinki ematen diote.
|
Zorionez,
Picauden eritziagaz bat ez zetorrenik ere bazen. Jakin dugunez, Francois
Rabelais-ek, frantziako literaturaren aita izan zenak, euskaldunenganako
miresmen handia zuen, eta bere Pantagruel liburuaren IX. Kapituloan, ezagutzen
diren euskarazko lehen berba inprimatuak izkiriatu zituen
|
Francois
Rabelais |
Jaun
handia, gaitz guztiek dute erremedioa, izan beharko, bestela izerdia
bota beharko da. Otoiez natortzu, jakinarazi eidazu nola edo hala,
nik egin dizudan proposamena egokia den, eta egokia baderitzozu, emadazu
bizirauteko behar dudana. Gero eskatuidazu nahi duzun guztia, ez dizut
hutsik egingo. Egia diotsut bihotzez eta Jainkoak ere hala nahi beza. |
Rabelais utzi, eta bila dezagun literaturan, euskaldunok independentziarako
ei dogun gogo biziaren zergatia.
Bertolt Brechten lana aztertzen ari zela, Bihotz Bakartien Klubeko Ikerketa
Sakonen Sailak, "arazo españolari", eta ez españolek dioten lez "euskal
arazoari", zergatia erantzuteko gakoa aukitu ei du
|
Bertolt
Brecht |
Aberriarenganako
maitasuna, aberrien kontrako gorrotoa.
K. jaunak ez zion ezinbesteko irizten herrialde jakin batean bizitzeari
" Nonnahi izan ninteke gose" esan ohi zuen.
Egun batean, ordea, bera bizi zeneko herrialdearen etsaiek okupaturiko
hiri batean zebilela, etsaietako ofizial bat etorri zitzaion eta espaloietaik
jeistera behartu zuen. K. jauna jeitsi egin zen, eta, ohartu egin
zen, gizon harekiko ezezik, gizon haren herrialdearenganako gorrotoa
piztu zitzaiola, bereziki haren herrialdearenganakoa, herrialde hura,
lurrazaletik suntsitzen ikusteko gogoa sentitu baitzuen.
" Zer dela eta- galdetu zuen K. jaunak- bihurtu ote naiz minutu batez,
nazionalista?"
Nazionalista batekin topo egin dudalako, noski.
Horrexegatik erauzi behar da txepelkeria, hain zuzen, ukitzen duen
oro txepel bihurtzen duelako. |
Literaturak, urteetako galderaren erantzuna oparitu digu,
Noiz utziko diogu euskaldunok txepel izateari, hots, abertzale izateari?
Ba Keuner jaunari, Brechten pertsonaiari gertatu lez, español eta frantses
txepelek "espaloitik jaistera behartzeari" uzten gaituztenean.
Bertolt Brecht koitedue! Munduan zehar Bizkaiko hiriburua ezagutarazi
zuen "Bilbao Song" kantua idatzi zuen eta ordainetan, bilbotarrek ez diote
kale uger baten izenik ere eskeini, ezta puten auzoan ere. Ostera, francoren
ministro eta falangearen sortzaile izandako Rafael Sanchez Mazas idazle
gauzeztan eta faxistak, etorkizuneko Bilboko eremurik handiustekoenean
kalea izango dau bere izenean. Hau danau, literaturan aditua dan Iñaki
Azkuna jaunari esker. Bilboko alkate patetikoak jakin daki Sanchez Mazas
gerraondoko errepresioaren bultzatzailea izan zela eta Hitlerrek juduen
hilarriekaz egiten zuen antzera, Sanchez Mazas eta enparauak izan zirela
Euskal Herriko hilarrietan euskeraz zegoen guztia ezabatzeko edo birrintzeko
ideia sustatu zutenak. Jarrera faxista, genozida eta zentzubako honen
barri, Cardiffeko poeta Bobi Jonesek idatzi zuen, kanbrieraz:
|
Bobi
Jones |
Bilboko
hilerria
Gerra
zibilaren ostean agindu bat heldu zen Madriletik, kanposantuetako
hilarrietan idatzirik zeuden izen euskaldunak ezaba edota ken zitzaten
aginduz.
Hilobien mehatxagarriak!
Arratsetan ziren ikusgai, batik bat,
iretargi zuritan.
Haien euskal izenak harrietarik
lerratzen hasi eta
Espainiako belarrietan
kiribilduko ziren,
Gernikako erara.
Martxan jarri beharra zegoen berriz ere,
mailua eta zizela eskuan oraingoan,
haien higiezintasuna
are higiezinagotzeko asmoz.
Hilobiak lotsagabeak dira,gero.
Izan ere, badira jaten ematen dien eskuari ere
kosk egiten tematzen direnak
|
Aitortu daigun, Eusko Alderdi Jeltzalean izan dala ostantzekorik. Horra
hor, Lizardi eta Lauaxeta, euskal pizkundearen eragile garrantzitsuenetarikoak.
Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi, abokatua, altzairu entrepresa bateko
arduraduna eta Gipuzku Buru Batzarreko idazkaria izan zen. Egoera erosoan
bizi zen arren eta ezohikoa izanagatik, hedonismoz beteriko "Oia " poema
sortu zuen:
|
Xabier
Lizardi |
Oia
(zati bat)
Neke-sendalaria,
buru-argitzallea,
lanaren saria…
amestegi guria,
naigabien azkaia,
nagien nausia.
Bitez agur nereak,
apalonduon behintzat,
guztiak zuretzat.
Ta aita-gure bat ere
Biyoa, zu asmatu
Zinduanarentzat.
Baña…lasatu nadin
orain, aita-gureak
eraso baño leen,
yaun zintzo orren baimenaz,
mordoka datozkidan
neurtitzok esaten… |
"Oia" poema, hedonista bezain lotsabakoa da, bai errosarioetako letanien
parodia diren lehen bertso-lerroetan baita hurrengoetan ere.
Gogoratu daigun orain Estepan Urkiaga, Lauaxeta. Lehenago aipatu dogun
Rafael Sanchez Mazasen gogaide faxistek fusilatu zuten. Hala ere, EAJko
bere alderdikideek, Lauaxetaren poema ederrenetakoa den hau ahazteko ohitura
susmagarria dute.
|
Lauaxeta |
Langille
eraildu bati
Ene
Bizkaiko meatze gorri
zauri zara mendi ezian!
Aurpegi balzdun meatzarijoi
ator pikotxa lepo-ganian.
Lepo ganian pikotx zorrotza
Eguzki diz-diz ta mendiz bera.
Ator bideskaz,-goxa sorbaldan-,
Kezko zeuba jaukon olera.
Opor-otsa dok txaide zabalian,
-Ukabil sendo, soñanzki urdin-.
Jaubiak barriz, nasai etzunda,
Laguntzat auke,i, urrutizkin.
Aurpegi balzdun miatzarijoi
Ari bittartez deyka yabiltzak.
Bideskan zelan dirdir-yagijek
Txapel-okerren kapela baltzak!
Orreik yaukoen gaizkin-itxura
Zizpa luziak lepo-ganian!
Ene Bizkaiko miatze gorri,
Zauri zarae mendi ezian!
|
Meatzari baltzarana. Lorcaren kutsua darion poema, gerraondoko poesia
sozialaren aurrekaria izan zen gure poeta Lorcazaleenak idatzia.
Gerraondoko poesia sozialaren kantorea izan zen Gabriel Arestik itzuli
zituen Garcia Lorcaren "seis poemas galegos" gure hizkuntza basatira.
|
Federico
Garcia Lorca |
Dendako
umearen kantika
Zilarrezko ibaiaren gainean
Gaita bat du Buenos Airesek
Bere aho ilun bustiarekin
Ifarreko haizeak jotzen du
Ramon de Sismundi gaixoa!
Han Esmeralda kalean,
Eskobarekin eskoba,
Estanteetan eta kaxetan hautsa.
Bukaerarik gabeko kaleetan
Gaileguak pasiatzen ziren,
Pamparen zelai berdean
Haran inposible baten ametseta.
Ramon de Sismundi gaixoa!
Urezko muñeira entzun zuen,
Ilargizko zazpi idi bere oroitzapenean
Bazkatzen ziren artean.
Ibaiaren bazterrera joan zenn,
Zilarreko ibaiaren bazterrera.
Saratsek eta zaldi mutuek
Uraren beira hausten dute.
Gaitaren deitore malenkoniatia
Etzuen aurkitu,
Gaitari handi-gaitzak ahoa nola
Hegalez loratzen zuen etzuen ikusi;
Ramon de Sismundi gaixoak,
Zilarrezko ibaiaren bazterrean,
Arrats ilunean ikusi zuen
Lohizko murru gorria. |
Gabriel Aresti literatura galegoaren zale amorratua izan zen; Manuel Curros
Enriquez, Valentin Lamas Carvajal,Alfonso Rodriguez Castelao eta Valentin
Paz Andraderen lanak itzuli zituen. Arestik poesia galego-portugesa maite
zuen lez maite dute gaur egun Koldo Izagirre eta Joseba Sarrionandiak.
Azken honek brasilgo poeta handi baten antologia itzuli zuen. Poeta hura
Manuel Bandeira izan zen.
|
Manuel
Bandeira |
PNEUMOTORAX
Kalentura, hemoptisia, arnas nekea eta gau izerdiak.
Izan zitekeen eta izan ez den bizitza osoa.
Eztulka, eztulka, eztulka.
Medikuari deitu zion:
- Esan berrogeita hamar.
- Berrogeita hamar… berrogeita hamar… berrogeita hamar.
- Hartu arnasa
- ………! …………! …………! ………!
- Zulo bat duzu ezkerraldeko birikian eta iragazte bat eskuinaldekoan.
- Orduan, mediku jauna, ezin da pneumotoraxa entseiatu?
- Ez. Geratzen zaizun gauza bakarra, argetinar tango bat jotzea da. |
Celso
Emilio Ferreirok bete zuen galiziako literaturan Euskal Herrikoan Arestik
bete zuen tokia. Helburu ezberdinez izan arren, "harria" izan zen bien
libururik garrantzitsuenen oinarria.
|
Celso
Emilio Ferreiro
|
HARRIZKO
GAU LUZEA
Sabaia harrizkoa da.
Harrizko dira horma eta teniolak.
Harrizko zoru eta leihozareak.
Ateak,
Kateak,
Airea,
Leihoak,
Begiradak
Dira harrizko.
Urrunean zain dauden
Gizone bihotzak ere
Eginik daude harriz.
Eta ni, hiltzen ari
Harrizko
Gau luze honetan. |
Arestik Txomin Agirreren omenez eman zuen hitzaldi batean, zera esan zuen
bere "HARRI ETA HERRI " liburuaz:" liburu orretan, gauza bi defendituko
ditut, egia eta nire sorterria; gauza bi orrekaitik griña bizi bat sentitzen
dot.Onela kantatu neutsan egiari"
|
Gabriel
Aresti |
BETI EGIA ESANEN DUT
Beti esanen dut
Egia.
Nire ahotik ezta hitzik aterako
Egia eztena.
Ezpainak apurtuko zaizkit,
Hortzak eroriko zaizkit,
Mihina ebakiko didate,
Baina nik
Eztut
Gezurri esanen.
Eta inoiz,
Nire juramentua hautsirik,
Gezur bat badiot,
Izanen da
Eguzkia ilundu eztadin,
Ilargia argitu dadin,
Arrosak orriren bat irabaz dezan,
Krabelinak usainik gal eztezan,
Haurra beti ditiaz goza dadin,
Edo dontzeiliari
Birjindadea joan dakion
nobleziaz |
Hitzaldiaren amaieran, Arestik, bere "HARRI ETA HERRI"ko poema ezagunena
kantatu zuen:
|
Gabriel
Aresti |
Nire
aitaren etxea defendituko dut.
Otsoen kontra,
Sikatearen kontra,
Lukurreriaren kontra,
Justiziaren kontra,
Defenditu
Eginen dut
Nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
Soloak,
Pinudiak,
Galduko ditut korrituak,
Errentak,
Interesak,
Baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
Eta eskuarekin defendituko dut
Nire aitaren etxea;
Eskuak ebakiko dizkidate,
Eta besoarekin defendituko dut
Nire aitaren etxea;
Besorik gabe,
Sorbaldik gabe,
Bularrik gabe
Utziko naute,
Eta arimarekin defendituko dut
Nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz
Nire arima galduko da,
Nire askazia galduko da,
Baina nire aitaren etxeak
Iraunen
du zutik. |
Arestiren itzulpen lana ordainezina izateaz gain, ale anizdun lorategia
izan zen. Poeta galegoekin batera, Shakespeare, Baudelaire,Verlaine, Juan
Ramon Jimenez, Gabriela Mistral, Goethe, Santillanako markesa,Antonio
Machado, Blas de Otero, Gabriel Celaya, Bertolt Brecth, T.S Elliot, Neruda
eta Nazim Hikmet ere itzuli zituen.
Gerora, Arestiren antzeko iturrien eragin handia izan zuen Bernardo Atxagaren
"Groenlandiako lezioa" liburuan ere, leku eta sasoi askotako autoreen
poemak erabiltzeko joera azaltzen da. Bertan aurkituko doguz Emily Dickinson,Borges,
Lizardi,Sarrionandia, Catulo, Ezra Pound edota Silvia Plathen poematxu
hau:
|
Silvia
Plath |
ISPILUA
Zilarrezkoa naiz eta zehatza. Ez dut aurreritzirik.
Ikusten dudan guztia irentsi egiten dut segituan
Dagoen-dagoenean, maitasun edo higuinaren lausorik gabe.
Ez naiz krudela, soilik egiatia:
Jaungoiko ttipi baten begia, lau ertzekoa.
Denborarik gehiena hormaz hausnartzen joaten zait.
Arrosa da horma, tantoekin.
Hain luzaro egon natzaio begira
Nire bihotzaren zati bat dela uste dut.
Baina gora-beherak ditu.
Aurpegiek eta iluntasunak banandu egiten gaituzte behin eta berriro.
Aintzira bat naiz orain. Andre bat nigana makurtzen da,
Bera zinez zer den nire luze-zabalean aztertuz.
Ondoren gezurti horiengana bihurtzen da: kandela edo ilargiagana.
Bere bizkarrra ikusi eta isladatu egiten dut leialki.
Eskuak astinduz eta malkoekin saritzen nau.
Garrantzia dut berarentzat. Etorri eta joan egiten zait.
Bere aurpegiak hartzen du goizero iluntasunaren lekua.
Neska gazte bat ito du nigan, eta nigan hartzen dio gaina
Andre zahar batek egunez egun, arrain izugarri baten modura. |
Liburu berean,"Leik Eriksonek Gronedalen emandako hitzaldia" testuan,
Atxagak honako poema idatzi zuen:
Ping pong
Ping pong
Ping pong ping
Pong ping pong
ping pong
Poema honek, dadaisten poesia fonetikoaren zantzo argiak ditu: Hans Arp,
Tristan Tzara, Hugo Ball eta bestelako zoro zoragarri haiek izan ziren,
Europa suntsitzen ari zen gerraren kontra , Zuricheko "Cabaret Voltaire"
ospetsuan poesia aldarrikatu zutenak.
|
Hans
Arp, Tristan Tzara, Hugo Ball
Cabaret Voltaire
|
KARAWANE
Jolifanto
bambla o falli bambla
GroBiga m``pfa habla horem
Egiga goramen
Higo bloiko russula huju
Hollaka hollala
Anlogo bung
Blago bung blago bung
Bosso fataka
u uu u
schampa wulla wussa olobo
hej tatta gorem
eschige zunbada
wulubu ssubudu uluwwu ssubudu
tumba ba-umf
kusa gauma
ba- umf
|
Poema dadaista bat irakurtzea bape erreza ez denez, hona Tristan Tzarak
utzi zizkigun zenbait argibide:
Tristan
Tzara
1- egunkari bat hartu
2- artaziek hartu
3- egin gura duzun poemaren luzera bardineko artikulua aukeratu.
4- Artikulua ebagi
5- Artikuluko berbak banan banan ebagi eta boltsa baten sartu.
6- Boltseari eragin berbak alkarren artean nahastuteko
7- Berbak banan banan atara eta ataratan direzen ordenean ipini
8- Orri zuri baten idatzi
9- Poema prest dau
10- Ostantzeko poeta gatzbako eta originalidadebakoak baino hobea
zarala esan zeinke, sentsibilidade handiko poeta. |
Ikus-entzuleok, zuetakoren batek poema dadaistaren bat egin gura badu,
ez dezala " El Correo" edo antzekorik aukeratu, ostantzean Bihotz Bakartien
Klubeko kide honi poema fonetikoa egin nahian gertatu zitzaiona gertatzeko
arriskua izango baituzue.
Emaitza Mary Shelleyren "frankestein" bezain beldurgarria izan da .Bateko
eta besteko zatiez egindako munstro haren antzera, badirudi ez zituela
lehengai egokienak aukeratu, nahiz eta Bitoriano Gandiagak zioen lez,
Madrilen gauza asko egon.
|
Bitoriano
Gandiaga |
MADRILEN
GAUZA ASKO DAGO
Madrilen
Gauza asko dago
Ikusteko.
Madrilen
Gauza asko dago
Ikasteko.
Madrilen
Gauza asko ikusten ikasteko
Asko dago.
Madrilen
Asko dago asko ikasten
Asko ikusteko
|
Erreza eta sinplea ematen duen arren, Gandiagaren poesia oso landua da.
Gandiagak bere poesia biluztu egiten du, beharrezkoak ez diren berbak
erantziz, eskultoreak harritik figura ateratzen duenean legez." Uda batez
Madrilen" liburuan bere poesiaren xedea azaltzen du:" hitza gertakizunez
eta sentipenez beteriko ontzi ikusgarria bihurtu".
|
Bitoriano
Gandiaga |
DZU!
Dzu! Dzu! Dzu!
Gorriak dzu!
Urdinak dzu!
Horiak dzu!
Ilunak, arreak, ugarrak dzu!
Auto bakoitzak dzu diotsu
Oinaztu ziztu bizian halatsu.
"Zezena dator arkupetik
sua dariola adarretik,
jea, jea, Santa Ana kaletik"..
Lopez de Hoyosko autoek dzu!
Joakin Kosta kalekoek dzu!
Franzizko Silbelaz zeharkoek dzu!
Okendokoek…zu,
Kontuz
Ingurura begiratu,
Bestela zein-nahi autotsuk
Zunpa jo ta bertan hilko zaitu!
Ruiz de Aldako glorieta,
Ibairik gabe zubieta,
Bide ta zubi gurutzeta,
Gasolina zezenen bilketa
Azkarraren pasa- plaza beroa,
Ez da jolaseta.
Haizea erdibituz,
Gizonak alderatuz,
Azpiro errege bide
Ta zubiko zoruz,
Ruiz de Aldako hainbeste
Ibilgu lerrokatuz
Batera adinbat erruz
Auto-mautoak dzuz.
" Jea, jea, zezenak dira,
adarra motza,
punta zorrotza;
harrapatzen bazaitu, harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan hilko zaitu
jo ta bertan hilko zaitu".
|
Poema hau eta Joseba Sarrionandiak " IKIMILIKIAK" deitu zuen testuaren
forma literarioak antzekoak dira:
Hala dio Iurretakoak: " gure lehen poema inprimatuaren Sautrelan irakurtzen
dira hitzok:"
etay
lelori bai lelo
leloa zaray leloa
Manuel Lekuonak poesia dekoratiboaren alorrean jartzen zituen horrelakoak.
Eta hiru sailetan bereizten zituen: esanahi batere gabeak, esanahi nahasi
edo ezkutua zutenak, eta parteka esanahidun eta parteka esanahirik gabeak.
Bigarren sailekoa litzateke bazkaria gogorarazten duen bertsomodu hau:
Xirrixti-mirrixti,gerrena,plat
Olio-zopa,kikili-salda,
Urrup edan edo klip
Ikimilikiliklip!
Sarrionandiak Ikimiliki hauen antzeko hainbat adibide dakar, munduko
hainbat bazter eta erako kantuenak. Sasoi, herri eta idazteko estilo oso
desberdinekoak izan diren autoreen aipamenak ere badakartza.
Horien artean Jon Miranderen "kama-goli" dakar eta hauxe dio poema horretaz:
"Jon Miranderen Kama-Goli miresgarria da, ijitoen hizkera galduaren ohiartzunarekin,
baina soinu euskaldunez eta zentzuz gainezka".
|
Jon
Mirande |
KAMA-GOLI
Hiretzat kantatzen diat
Ezteguetako haur nerea
Ene ahoko ogi samurra
Erdo gorriena ene tabernan
hire begi handi beltzek
erretzen naute maitatze-suaz
lapikoa hautsiz ezkontzatzat
hartu hintudan gauzaz geroz
Zoaz neska errekara
oin dantzariz ibiltzen zan
haizeak jostari gonak gora
ni hari begira erotua
Zethorren neska hanka dantzariz
Ikusi nuen egun hartan
Ur garbia pedarrean
Ikusi eta maitatu nuen
etxean ijito harekin
erantzi nauzkon haren hiru ganekoak
erantzi naukon ator garbia
oherat eramaitean
ohean lo egin biok
estalkirik gabe gabean
gau guztion argi gabean
erre nintzan maitatze suaz
heure maitasunez erretzen niagon
ijito-kastaro neure nerea
ene ardo gorri eta ogia
ene gauen argia haizen hi! |
Joseba Sarrionandiak berba hauekin definitu zituen Mirande eta haren buruhiltzea:
MIRANDE, JON: Jon Mirandek frogatu zuen euskararen ahalmen literarioa
eta euskal literaturari modernitatearen bidea ireki zion. Orduan bere
burua hil zuen
Bihotz bakartien klubeko kideok sarritan galdetu diogu geure buruari Mirandek
agertu zuen antisemitismoa, izan zuen burokrata lan iluna, jakinduria
eta lizunkeriarako zaletasuna ez ote ziren bere barne-gatazka lazgarria
ezkutatzeko mozorro hutsa.
Barne gatazka horren ondorioz suizidatzeko hautua egin zuten poeta handien
artekoa dugu Jon Mirande, honako poema eskatologikoaren egilea:
|
Jon
Mirande |
PITO
KANTUA
Pito zut, pito,
Zut pitoa
Pito haut,
Pito
Pitoa.
Lagun laztan,
Agur térdi!
Zure buztan
Jauz bedi.
Hortakotz ezen
Zuretzat gaur
Dautzut igoretzen
Nympha haur.
Polit du potor,
Potortxoa
Zu sare gothor
Kotxoa.
Andere-gaia
Hor baituzu
Zure segaia
Emozu.
Zabal du alu,
Alukia;
Hain zabal balu
Uzkia!…
Lehen ideki
Uzki maite
Hori t´emeki
Sar zaite…
Pito zut, pito,
Zut pitoa,
Pito zut
Astapitoa. |
Poeta Hilen Klubekoa dugu Vladimir Maiakovski poeta futurista georgiarra.
Maiakovski Boltxebikea izan zen hasiera batean,"poesiaren ingeniaria,
teknikoki hornitua,baina bada ere bestela jantzitako masa poesia bat,
langileen ekipoz jantzia" . Burokrazia sobietarrarekin izan zituen etenbako
tirabirak zirela kausa, 1930eko apirilaren 12an, bala batez zulatu zuen
bere bihotza.Aurrez berba xume hauek izkiriatu zituen:
|
Vladimir
Maiakovski |
Ez
du inork nire heriotzaren errurik eta mesedez, esamesik ez, hildakoak
ez zituen maite.
Ama, arrebok, lagunok,
Barka nazazue, ez da hau bidea
Baina ez dut beste irtenbiderik.
Lili, maita nazazu.
Lagun gobernua: Lili Brik, ama, arrebak eta Veronika Vitorovna Polonskaia
dira nire familia. Mesedez, egiezue eramankor haien bizitza.
Bukatu gabeko poemak emazkiezue Briktarrei. Beraiek desifratuko dituzte.
Esan ohi denez: istilua amaitu da, maitasunaren txalupa eguneroko
bizimoduaren kontra lehertu da.
Bakean nago bizitzarekin.
Alferrik oroitu elkar oinazeak, malurak eta mindurak.
Vladimir Maiakovski.
Izan zaitezte zoriontsu.
VAPPeko lagunok: ez nazazue ahultzat hartu.
Benetan, ez dago zereginik.
Goraintziak.
Esan Iermilovi damu dudala papera kentzea,
Azkeneraino burrukatu behar nukeen.
Mahaian 2000 errublo daude, zergak ordaintzeko.
Ostantzekoak GIZetik kobratu.
|
Burokrazia poesiaren berezko arerioa da.
Maiakovskiren buruhiltzea eragin zutenen gogaideak izango ziren Roque
Dalton poeta erahil zutenak ere.
Roque Dalton El Salvadorren jaio zen eta bere herria azalean tatuaturik
zeraman. Bere poemetan militantzia politikoagaz batera, umore fina eta
bizitzarekiko harreman estua irakur litezke. Bere lagunmina izan zen Silvio
Rodriguezek hain ezaguna dugun kantua eskaini zion.
|
Roque
Dalton |
ZURE
ANTZERA
Nik, zure antzera,
Maitasuna maite dut,
Bizitza,
Gauzen xarma goxoa,
Urtarrileko paisaia zerutiarra.
Nire odolak ere, bor-bor egiten du,
Eta malkoen jarioa ezagutu duten
Begiokin barre egiten dut.
Mundua ederra delakoan nago,
Eta poesia, ogialakoa, guztiona.
Eta nire zainek ez dutela
Nigan amaierarik,
Ahobatez hedatzen direla, hor zehar,
Bizitzaren alde burrukatzen
Dutenen odolean,
Amodioaren alde
Burrukatzen dutenen odolean,
Gauzen alde
Paisaiaren alde,
Ogiaren alde,
Guztiona den poesiaren alde
Burrukatzen dutenen odolean. |
Henry Charles Bukowskik, mozkorti galanta izanik ere, literatur obra oparoa
utzi zigun.Bere poemetan, " amerikar ametsa" zeritzonaren amesgaiztoa
azaleratu zuen, eta gehienek agure lizuntzat zuten arren, sentsibilidade
aparta erakutsi zuen. Bera izan zen emakumeari buruz zintzoen idatzi zuen
poetetariko bat:
|
Henry
Charles Bukowski |
Gizon
baten ametsa, puta bat da:
Urrezko hortzekin eta izterreko galtzari batekin,
Perfumatua, bekain faltsuekin,
Errimela, belarritakoak,
Kulero arrosa argiak
Salami-hatsa
Takoi luzeak,
Galtzerdi are luzeagoak urratu arin-arin batekin ezkerreko
Galtzerdiaren atzealdean;
Apur bat lodia
Apur bat mozkorra,
Apur bat ergela eta apur bat txoroa.
Txiste zikinik kontatuko ez duena
Eta bizkarrean 3 garatxo dauzkana.
Eta musika sinfonikoa gustuko duelako
Itxurak egiten dituena.
Eta astebetez egongo dena,
Astebetez baino ez.
Eta sukaldatu eta harrikoa eta larrua jo
Eta zupaka egingo duena.
Eta sukaldeko behegaina gogor igurtziz
Garbituko duena.
Eta erakutsiko ez duena seme-alabatxoen ezelako argazkirik
Ezta esan ere zein eskolatan ibili zen
Edo non jaio zen,
Edo zergatik egon zen kartzelazuloan azken aldian
Edo norekin dagoen maitemindurik.
Astebetez baino egongo ez dena,
Astebetez baino ez.
Eta zera horiek guztiak eginda alde egingo duena
Eta sekula santan itzuliko ez dena
Komoda ispiludunaren gainean dagoen
Belarritako bakar horrentzat.
|
Berandutu egin zaigu. Poeta Hilen Klubeko kideen gorpu eta arimek atsedena
eskatzen dute, bizitza jasangaitza egin zieten burokratengandik ihes egiteko
eskubidea.
Burokrazia izan zen, ziurrenerea, Gabriel Arestik 1967an Hernanin eman
zuen hitzaldi baten amaieran kantatu zituen bertsoon jomuga.
Gu ere bagoaz.Hauxe izan da gaurkoz Bihotz Bakartien Klubak, Poeta Hilen
Klubekoei egin gura izan dien aldarri apala.
|
Gabriel
Aresti |
Azken
euskaldunaren heriotzea
Gehiago dia
Jesukristk zuela
Kreatu ludia
Ordutika negarrez
Dabil Euzkadia
Barruan daramala
Dolore haundia.
Zurekin mintzatzeko
Nahi dut euskera
Galdu zitzaigunetik
Arras galdu gera
Iñork ez du aditzen
Neure mintzaera
Euskal bersotan hartu
Behar dut erdera.
Euzkadi madre mia
No puedo quererte
Pues solo me prometes
Sufrimiento y muerte
Mas sufriendo y muriendo
He de defenderte
A golpes de un martillo
Vigoroso y fuerte.
Mi voz esun martillo
Negra poesia
Palabra firme y llena
De feroz hombria
Que golpea entus clavos
Dulce madre mia
Y mientras te golpea
Sufre tu agonia.
Tras de sobre tu cuerpo
Extender mi manto
No puedo por tu muerte
Derramar mi llanto
Madre mia querida
Te he querido tanto
Que huerfano con todo
Te golpeo y canto
Aquellos que juraron
Darte hacienda y vida
Despues ocasionaron
Tu profunda herida
La que ahora te tiene
Toda ensagrecida
Por donde a borbotones
Se te va la vida.
Juraron darte vida
Y te dieron muerte
No llores madre mia
Solo yace inerte
El poeta maldito
No puede quererte
Y si aceptar tu misma
Desdichada suerte.
Un aire gris se lleva
Estos cuatro puntos
Y suena como un triste
Toque de difuntos
En las manos del viento
Dejo mis asuntos
Quiero yacer contigo
Moriremos juntos.
|
|