Irakurtzen ikasi gura dugu, leiduten duguna ulertu. Jakin gura dugu erakutsi diguten literatura establezitutik haratago ezer idatzi den, nork idatzi duen eta zergatik; nork erabakitzen duen zer den benetan literatura, zer esan eta esan behar dion euskal literaturak munduko literaturari. Bihotz Bakartien Klubak irakurlearen matxinada aldarrikatu du bere sorreratik, irakurlearen parte hartze aktibo barik literatura agoniara kondenatuta dagoela uste dugulako. Horixe da Larrabetzun Literatura Eskola antolatzearen arrazoia. Urrian hasi eta ekainean bukatzeko, hilean larunbat goiz batez bilduko gara. Literatura aktiboa aldarrikatuz, bermatuko dugu eskolak biziak izatea, oso dinamikoak, eztabaidak nagusi izatea, dakitenen eta ez dakitenen arteko etengabeko hartuemona eta inork pentsatzen duena esan barik ez geratzea. Eskolen ardura Iñigo Aranbarri idazlearena izango da. Bera izango da irakasle eta artezlea. Horrez gain, zenbait gairi buruz berba egiteko gonbidatuak edo hizlariak izango ditugu. |
Pizkundea: Aitzol modernitatearen kontra. Hitzaldi tailerreko Hitzaldia eta Bibliografia Banguardien
arriskuak: Vladimir Maiakovski eta Aimé Césaire. Gonbidatua: Jose Luis Otamendi. Literatura Aldizkariak: Euzko Gogoatik gaur egunera. Gonbidatua: Mikel Elorza. Kazetaritzatik literaturara. Bi eredu: lekukotasun historikoa eta bidaia kronikak. Gonbidatua: Alberto Barandiaran. Gabriel Aresti. Gonbidatua: Koldo Izagirre. Joseba Sarrionandia: denbora eta espazioa Antzerkia Euskal Herrian. Gonbidatuak: Mikel Martinez, Josu Kamara, Antton Luku eta Antzerkiola Imaginarioa. Antilogika arma legez: Pernando Amezketarra eta Nikola Agirre Metxa Silvia Plath, Alejandra Pizarnik eta Anne Sexton: Heriotzaren marka. Gonbidatua: Kirmen Uribe. |
Literatura Eskola honekin harremanetan jarri gura izan ezeko igorri mezu bat bihotz bakartien klubera Komunikazio bulegoa:Orain arte, Interneten, egunkarietan agertutakoak... Literatura eskolako argazkiak >> dokumentu eta hitzaldien biltegia Literatura eskolako posta zerrenda |