KALKILIAN BADA NESKATILA BAT Ez dut urrunegi joan
beharrik amets egiteko. Nahikoa ditut aldiriko trena eta itsasoen labarretan jolasten diren bide
herdoilduak. Ezagutzen ditudan hirien izenak ezagutzen ez ditudanenak bezain politak dira. Ametsotan amaiera bako ordeketan arnasestutzen
naiz, olibondoek deserritik itzultzean hegazkinak ahoratzen dizkidate koilaretan, telebistan lekutako gerren irudiak daude judu alderraiak ez baitu lurrik aurkitu. Ez dut urrunegi joan beharrik amets egiteko, baina joan nahi nuke eta ikusi: Fusilak iruntzietara dioen bide seinalea, harria eta hesia betiko banatzen, soldaduak madamengandik itzuri, hamabi urteko neba amaren altzoan, zein izen izango duen biharko euriak eta mundu osoko telegrametan Kalkiliak ez du Berlinen beharrik. Stop.
|