BI EMAKUME HARAGO Bazterkaletik bi emakume
harago, kantari baltzarana eta soinujole errumaniarra gurutzatzen diren kantoipean, begiek ikusi nahi ez dituzten haurrak, zazpi solairuko alargunak —labankadez jaiotzen diren horietakoak—, zimurrak alkandoretan, hotza afarietan eta putatzar halakoa zenbat aldiz esan behar dinat! bizi dira. Bisitan joaten direnek argazkiak egiten dizkiete, esan barik bazkalostean erakusteko direla koilara erdi azukrek eta sasoiz kanpo bidaiatzeak dituen onurei buruzko gogoetekin batera. Bazterkaletik bi emakume harago etxez aldatzeko kamioi hotsa dago.
|