Sarrera antzoki batekoa du edo Krakoviako ijito zebagaitzak etorkizuna igartzeko duen logelakoa. Kristalak galdeketa-gela batekoak ditu eta bestaldean kafea eskatu dutenek orduak egingo dituzte entzunbako izenak
aitortzen. Atzamarrekin mahaian saltoka dabilena eguen arrastietako pianojolea da. Edith Piafek kantatu zion negarmina
errepikatzen du. Erori ez den txanpona hartzera makurtu dena urteetan garbitu dituen zapaten entzuteaz harro
da gonape bati begira soleitzen den bitartean. Berpiztu berritan elkar agurtu dute Jean Pierre Bordazarrek eta Jon Mirandek, eta
sorterria eskatu dute, naturala, samako minik ematen ez
duena.
|