Ilarak apurtu eta
faroletatik esekiko gara. Hiltzeko moduko saltoa egin ostean artez erori eta bi besoak goratuko ditugu. Gehiengoaren laurdenaren erdiak nazional sozialismoaren apologia egitea leporatuko digula profitatuz, buruz behera jarri, hankak zabaldu, zainak
tenkatu eta polizien kontra jaurtiko dugu elkar, informatiboetako sabeliztunek burdinazko tiragoma eta egurrezko ontziolei
buruzko atzerabegirakoaren berri eman dezaten. Eskola bete haurren laguntzaz armada gorria eta geografia irakaslea bahituko
ditugu mapen mugikortasunaz hitzarmena sina dezaten. Bost segundotan euren buruaz beste egingo duten mezuak zabalduko ditugu:
|