Ematen ditut lekzioak dakidanaz eta ez dakidanaz, ezki-hostoen buruhiltzeaz zein sahatsaren ilargi beteetako negarguraz. Esan hitz bat eta esango ditut bi, behar ez denean mintzatuko naiz ordura arte inor ez bezala, isiluneei berariaz hartuko diet aurrea, zalantzei gailenduko natzaie inoren gustuko ez diren erabakiak hartuz.
|