trena hartzeko ilusioa
galduriko bidaiari ohi nekatuak dira
trenbide ondoko hiriak
esperantzatik aspaldi jubilaturiko
atso-agure eskarmentu gehiegiko hauek
mutu diraute
ez diete karrilen infinito promesei
jaramonik egiten
eta mututasun astunez kargatzen dituzte
trenik zaharrenetako bagoi zarpailduenetatik
deskargaturiko
rehuseko nostalgia herdoilduak
© Joxerra Garzia "Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia