Batek diotso Zerori ezereza ba dela
Zerok ihardesten du Bat ere ez dela
maitasunak izaera bera demaigulako.
Zero gehi Bat Bi gara diotso
eta badoaz harbeltzarrean barrena eskutik helduta.
Bi elkar musuka ari dira pupitrepean
Bi Bat dira borradore makurtuaren alboan
eta Bat Zero da enetxo.
Maitasun handi ororen ostean ezereza dago zelatan.
Oskar Hahn. «Diálogos de ausencia».
© Joxerra Garzia "Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia