Aguazil zaharrari
gazte-en kantuak
sortu zizkion
gazte enkantuak
neskatxa murgilduz
hitz eztitan
ez zen izan bakarrik
hitzez Titan.
Hartu zuenean
hankartean emia
harek ez zuen
hankarte anemia
nahiz guk izan
adiskide ontzat
ezer ez zuen utzi
adiskideontzat.
Uste arren zaigula
zaharroi lar
izaten gaituk maiz
zahar oilar
hala ere halako
lagunekin
nahita ere ezin
lagun ekin
herritxoetako antzinako aguazilei — Zenbat aldiz egin behar han goardiak, zaintzeko hango, ardiak
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia