POESIA:

 

a)   1.— Burokrazia anderearen keinua

      2.— izan zen berarentzat ur gezala

      3.— agindu baitzion zabal zezala

      4.— eremu hartan bere erreinua

 

b)   1.— betirako galduz bere jeinua

      2.— laster loditu zitzaion azala

      3.— paperez haurdundu balitz bezala

      4.— sortu zuen tripadunen leinua

 

c)   1.— Inolaz ere ezin kendu emana

      2.— paper artean gorde zuen bizitza

      3.— eskuartetik erori arte kaliza

 

d)   1.— Eta guzti hau balego gaizki esana

      2.— gal dadila betirako nire hitza

      3.— (Barka! Ahaztu zait jartzea poliza.).

 

burokrazia anderearen morroi guztiei.

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia