Goizero jendeak,
boomerang bihurtzen
denean,
gasoil ke olatuetan
surfiñean ari diren
zuhaitz hosto artean,
betetzen du bere
zirkuitu zirkularra.
Gaua, ezkutatzen den
urruneko ganbara ilunetik,
irten arte,
aire beltza
nagusitu arte.
Orduan, kale bustia
txarolezkoa bihurtzen denean
ola farolak
gaua zulatzen
aritzen direnean.
bizitza bera da
boomerang bilakatzen dena,
jendea bera da
bere olatuetan
surfiñean dabilena.
erlojuei inoiz ezin izango dutelako denbora gorde
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia