COLLAGE
«Tiburoiek irentsi zuten Francis,
paperezko urdailetan ehortzi,
erramu gabeko etxeetan hertsi.»
(elle a chaud au cul)
...bide gurutzean hire arima
hilatorra urratzeko eskatzen
Cabaret Voltaire-n uso bat
Dada airea elektrikatzen...
(elle a chaud au cul)
«Nik egiten diat zin:
burdinazko gakoaz
triskatuko dizkiat
hire arima aska dadin.»
«Tiburoiek irentsi zuten Francis,
paperezko urdailetan ehortzi,
erramu gabeko etxeetan hertsi.»
(elle a chaud au cul)
francis picabia-ri
atera ezazue francis arte liburuetatik, eta bere izena ahantz, apostata madarikatuok!
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia