Kaleetan zehar Tunezen
presaka oinez Tunezen
jakaren bueloa zaintzen
hori bai! jakin dut jakin
zerua paper pintatua dela
ilargia zulatzen
Tunezen, Tunezen
gerezi eta mahats aleak
balkoietatik irteten
espazioa betetzen
han Tunezen Tunezen
azazkal gorri batzuk
harrizko paretean zatitzen
birrintzen
O! Tunezen Tunezen
izotza sutan
eguzkia zatituta
lurrera erortzen
O! Tunezen Tunezen
tunez-i, edozein lekutako edozein metro kuadratuk ezkutatzen duen Tunezi
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia