Begiradaz betetako mahaian

Gerla Zibila eta Teruel

zaldi jelatuen kaskoen oihartzuna.

Nostalgiaz betetako begietan

goma birjina eta olio latak

estraperluaren giza-zama astuna.

Ilusioz betetako hitzetan

Santi Prakas eta Txitxilibajio

kafesne orduan hainbat aldiz entzuna.

Zirriborroz betetako kartoian

txarolezko zapatak eta nire izena

hartzen hasia nintzen behingoz zentzuna.

Tximurduraz betetako aurpegian

eguzki markak eta itzalak

zugan aurkitu nuen egiazko erantzuna.

 

aitari... lupuek ezin izan dute aita, garailea zeu zara...

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia