AMETSA
Zuhaitzak maitekiro, dar-dar, ixilki
sartu ziren nire gela barnean,
euria gogor ari zuen sukaldean,
ortzadarra besarkatuz samurki
lurramak hitz egin zidan eztiki:
«har itzak argia beltz bihurtzean
goroldi eta kimetzak magalpean
ta eramaitzak izar-kaira emeki».
Ez nuen zuhaitzik bota behar izan.
Ez nuen ontzi-salbaririk eraiki
idaztitzarretako Noe-ren gisan.
Laino maskarak agurtuz korteski
izan nintzen naturaren elizan
erromes eta erretore, aiseki.
lurramarri maitekiro dar-dar kezkati...
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia