Zuretzat...
...armairu barruan argia egin zen.
Pelikanoek maitasun dantzaren
jaialdia anuntziatu ondoren
Lou-ren musika lore igartu
gorri-berdeekin nahasten hasi zen.
Goiko guardasol horitik serpentinak
erortzean beheko zapaten bandera
bihurtu ziren. Eguzki gorria ere
han agertu zen keinuka
liliak eta anemonak margotuz,
kristaleko lurrunaz.
Ostiraleko egunkarian iragarki
bilakatutako esperantza saltoka
kolgadore gainera igo zen.
Antzinako kafe ontziek
aharrausi luze bat eginez
baltsean hasi zirenean
tronpeta soinu saminkor bat
nagusitu zen. Orduan
bertako haritz zaharrak ere
konprenitu zuen zu
han zinela eta dena
sortua zela...
Zuretzat
edurneri nire bizitzako magandere denari, ukitzen duen guztia fantasia bihurtzen jarrai dezan
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia