23 Larunbata
Egunkari tolestuak...
Zertaz hitz egiten ote zuten?
Iparmendebaldean oskarbi...
Zer nolako eguraldia egiten ote zuen?
Xerra, eskalopea, txipiroiak...
Zer jan ote nuen?
Goazen, berandu da eta...
Zer ordu ote zen?
Zu jaioa zinen
horixe zen nik nekien bakarra.
24 Igandea
Non dago?
Ibilaldia Madriletik irten da.
Zer izan da?
23° bero sasoi hau izateko.
Zenbat pisatu du?
Alkatxofa salteatuak.
Zein izen jarriko diozue?
Arratsaldeko ordu biak.
Zu jaioa zinen
eta zurekin mundua.
iñaki, nire semeari, jaiotzeagatik eskerrak emanez...
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia