Musikoa argi orratzak
zartatu du
eta zaurituaren garrasia
irten da kitarra hartatik
ahots garratz
bat airean dantzan
hasi da, musika
zipriztinak eszenatokira
erortzen diren
bitartean
Soinua eta kea
nahasturik zainetatik
gora eta gora igotzean,
areto grisatua
tenplu bihurtu da,
baina musikoa argi
orratzak hil du
eta denok izan
dugu haren hilotza
argi guztiak piztean.
MUSIKOEI: Kant-ek idatzi:
to be is to do
Sartre-k zuzendu:
to do is to be
Frank Sinatra-k Beraz
Doo bee doo bee doo
(J. Merlino)
© G. Arroyo "G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia