— Goilaretxoaz azukreari

eragiten —

 

* III Senar hila atxiki nuen

        nik zazpi urthez etxean

        egunaz lasto-pixka batean

        gabaz bi beso astean  *

 

— Beste bueltatxo bat

klin klin —

 

* IV Laranya-urez garbitzen nuen

        astean egun batean

        astean egun batean eta

        ¡oi! ortzirale-goizean. *

 

— Laranja ura, zurrut,

     barrura —

 

                ... esan zuen poetak:

                patua, laranjaz jaten

                den hori ...

 

— lar laranja lar —

 

nire mamuei, mar-mar, bihotzerrez

 

— Izartxo artean daudenak Azkueren Cancionero Popular Vasco-tik hartuak dira.

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia