Goizeko hegazkinak

zeruko arbelean marra zuriak

pintatzen dituenean

Gaueko mozoloak

lehentxoago habitatzen zuten pikondotik

aldentzen direnean

Mixifu katu nabarra

ganbaratik jaisten da,

kafesnea miazkatzeko.

Iñakiren gosaria

gordetzen zuen

katilu txuritik.

 

cheshire-ko katuari

«txakurrek zerbait ez zaienean gustatzen ma-

rraska egiten dute, eta buztanari eragiten

diote pozik daudenean. nik, berriz, marraska

egiten dut pozik nagoenean eta buztanari

eragiten diot haserretzen naizenean; beraz

zoratuta nago.» (lewis carroll)

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia